Skip to main content

Euskal Herriko autoeskoletan hasita dago gidabaimenak euskaraz ateratzeko eskuliburuen banaketa. Aspaldiko eskaera da eta, ia urtebeteko lanaren ostean, azaroan aurkeztu zituzten euskarazko eskuliburuak Euskadiko Autoeskolen Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzak. Gidabaimenak euskaraz! ekimena zein puntutan den azaldu dute lantaldeko kide Unai Zuluagak eta Iñaki Aizpuruk Goienari eginiko elkarrizketan.

Iñaki Aizpuru ‘Gidabaimena Euskaraz!’ ekimeneko kideak ondorengoa azaldu du: “Oso harrera ona izaten ari da ekimena. Lehen genuen euskarazko materiala eguneratu gabe gelditu da eta bai ikasleek bai autoeskoletako arduradunek poza hartu dute materiala euskaraz plazaratzeko ekimen hau berriro martxan jarri denean eta, are gehiago, proiektu sendoa dela ikustean”.