Skip to main content

Getxoko Udalak, Erandioko eta Basaurikoekin, eta ALKARBIDE, Euskara Zerbitzuen Bilgunearekin batera, beste urte batez, gazteek autoaren zein ziklomotorraren (AM, A1, A2, A edo B) gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz ateratzeko egitasmoa abian jarri dute: Gidabaimena Euskaraz.


15 eta 23 urte bitarteko getxoztarrentzat aurtengo dirulaguntza Udalaren eskutik %80koa izango
da, 300€ gehienez. Ekimenarekin kolaboratzen duten Amezti, Arias, Drive, Manolo edo Gidatu udalerriko autoeskoletan gida baimena atera ezkero, eskatu dezakezu udaleko laguntza hori. Gainera, Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Autoeskolen Federazioarekin koordinatuta, Gidabaimena euskaraz webgunean (gidabaimenaeuskaraz.eus) euskarazko material gaurkotua eskaintzen dute.


Honen helburua egunerokotasunean euskararen erabilera sustatzea da, eta, bide batez, gazteei ere aukera gida baimena euskaraz atera dezaten eta horretarako bidea erraztea.


%80ko dirulaguntzaz gain, 100 euroko hiru erregai-txartel zozkatuko ditu Getxoko Udalak.

Aurreko edizioko irabazleak Ane Durana, Tello Puig eta Peru Apraiz getxoztar gazteak ditugu. Gidabaimena euskaraz ateratzera gomendatzeaz gain, nabarmendu dute pribilegio bat dela gidabaimena euskaraz, gure hizkuntzan, atera ahal izatea, eta urrats bat dela euskararen erabileraren normalizaziorako.


Hauek dira aurreko kanpainako gazte irabazleen adierazpenak:

  • Ane Durana: “Gidabaimena euskaraz egitea gomendatzen dizuet, Udalaren diru-
    laguntzek merezi dutelako eta ez delako zailagoa”.
  • Tello Puig: “Gidabaimena euskaraz lortzea ez da soilik zure helburu berria, zure
    hizkuntzan bizitzeko eta ikasteko beste urrats bat ere bada”.
  • Peru Apraiz: “Pribilegioa da gidabaimena norberaren hizkuntzan atera ahal izatea;
    gure hizkuntza polita erabiltzearren, animatzen zaituztet euskaraz ateratzera“.