Uztailaren 1etik 7ra jokatu Egunean Behinen Gidabaimena Euskarazekin, Gidabaimena Euskaraz proiektua izango baita lehiaketa ospetsu horren babeslea uztaileko lehen astean.
Nobedade gisa, lehenengo aldiz bigarren partida bat jokatu ahal izango da Egunean Behinen. Uztailaren 1etik 7ra, Gidabaimenak Euskarazen partida berezietan jokatzeko, partaidea gehitu egin beharko da GE taldera (ikusi beheko irudia).
Izan ere, babesletza egiteko modu berri bat irekiko du Gidabaimena Euskaraz-ek: erakunde jakin batek bere partidatxo sorta tematiko propioa jarri nahi badu martxan, bere talde propioan galdera bereziekin, horra aukera. Kasu honetan, Gidabaimenak Euskaraz ekimenak izango du aukera hau datorren astean, eta kasu honetan, partida gehigarri tematikoa nahi duten guztientzat egongo da irekita. Informazio gehiago Sustatun: Datorren astean, aukeran, Egunean Behin bi aldiz lehiaketa tematikoarekin.
2019ean sortu zen Egunean Behin eta une honetan 15. denboraldia jokatzen ari da. Lehengo 5 urteetan 220.000 jokalarik 50 milioi partida jokatu zituzten.
Lortu duen arrakastari esker, lehiaketak euskarazko kultura digitala bultzatzen lagundu du.