Skip to main content

Maiz egindako galderak

Maiz egindako galderak

Ikasleen galdera ohikoak

Zein herrialdetan da baliokidea gidabaimena euskaraz?

Euskarazko gidabaimena gaztelaniazko gidabaimenak duen balio bera izango du. Beraz, Europar Batasuna osatzen duten herrialde guztietan erabili ahal izango da eta baita munduko beste herrialde batzuetan ere.

Hala ere, EBtik kanpo gomendatzen da nazioarteko gida baimena erabiltzea; edonola ere kasuan kasuko legeria konsultatzea gomendatzen da, herrialde batetik bestera baldintzak alda daitezke eta.

Ikasleak zer baliabide izango ditu gidabaimena euskaraz ateratzeko?

Gidaliburuak eta testak euskaraz izango ditu eta klase praktikoak ere irakasle homologatu euskaldun batek emango dizkio.

Azterketa ere, jakina, euskaraz egingo du, bai teorikoa eta baita praktikoa ere.

Zer lekutan atera daiteke gidabaimena euskaraz?

Bai Arabako bai Bizkaiko eta baita Gipuzkoako Autoeskolen Elkarteko hainbat autoeskolatan atera daiteke gidabaimena euskaraz. Kontsultau webgune honetan bertan autoeskola horien zerrenda.

Aurki Nafarroara ere zabalduko da gidabaimena euskaraz egiteko aukera.

Autoeskolen galdera ohikoak

Zein autoeskolak egin dezake “Gidabaimena euskaraz” ekimenarekin?

Edozeinek. Horretarako, ‘www.gidabaimenaeuskaraz.eus/autoeskolengunea/altaeman’ web orrian erabiltzailea sortu beharko du autoeskolaren izenean.

Zer baldintza bete beharko ditu autoeskolak ‘Gidabaimena euskaraz’ ekimenean parte hartzeko?

Gidabaimena euskara hutsean egitea erabakitzen duen ikasle orori autoeskolak bermatuko dio uneoro zerbitzua euskaraz emango diola.

Zer bermatzen dio autoeskolari ‘Gidabaimenak euskaraz’ ekimenak?

‘Gidabaimenak euskaraz’-ek autoeskola ororen esku jarriko du ondorengo atal teorikoen gidaliburuak euskaraz: B, AM, A, A1 eta A2.