Skip to main content

Dagoeneko kalean daude ‘Gidabaimenak Euskaraz’ bildumako ikaslearen hiru eskuliburu:

  • B baimena
  • A, A1 eta A2 baimenak
  • AM baimena

Une honetan lanean ari gara beste hiru eskuliburuen diseinu eta maketazioan: atoiak, autobusak eta kamioien baimenetakoak, hain zuzen ere.

Bideoan ikusten denez, liburuetan QR kodeak daude, eta horien bidez ikasleak ikus-entzunezko material osagarria eskura dezake.