Skip to main content

2025eko uztailaren 1etik indarrean dago trafiko-seinaleen araudi berria. Aldaketaren helburua, seinaleak, argiagoak eta ulerterrazagoak izatea da, gaur egungo mugikortasunera egokituz.

Araudi berriak seinale berriak sartzen ditu, batez ere mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak arautzeko, — hala nola patinete elektrikoak.— Aldi berean, erabiltzen ez ziren edo zaharkituta geratu diren seinaleak kendu dira.

Seinale asko aldatu egin dira: marrazkiak eguneratu dira, ikusgarritasuna hobetu da eta gaur egungo trafiko-egoeretara egokitu dira. 

Arreta berezia jarri zaie oinezkoei eta txirrindulariei, baita aparkalekuetako eta gasolindegietako seinaleei ere, erregai mota berrien informazioa gehituz.

Beste alderdi nabarmen bat sinbologian genero-konnotazioak ezabatzea da, hizkuntza bisual  inklusiboagoa sustatzeko.

Aldaketa pixkanaka gauzatzen ari da eta momentuz, seinale berriak ez dira oraindik modu orokorrean sartu gidabaimeneko azterketa teorikoetan, ikasteko liburuak eta materialak eguneratzeko denbora eman delako.