Skip to main content

BIHAR, AZAROAREN 22AN, AUTOESKOLETAN GIDABAIMENAK EUSKARAZ ESKURATZEKO MATERIALBERRIEN AURKEZPENA EGINGO DA GASTEIZKO EUROPA BILTZAR JAUREGIAN

Azaroaren 22an, asteazkenean, goizeko 10:30ean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian (La Florida
aretoan) izango da aurkezpen ekitaldia. Aurkezpen ekitaldian Bingen Zupiria Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Pedro Dávila Euskadiko Autoeskolen Federazioko ordezkariak eta lurraldeetako Foru aldundietako ordezkariek ere hartuko dute parte.


Gidabaimenak Euskaraz egitasmoa Eusko Jaurlaritzak babestutako eta Euskadiko Autoeskolen
Federazioak koordinatu, kudeatu eta zuzendutako egitasmoa da. Helburua, gidabaimenak
euskaraz atera ahal izateko materiala sortzea, hau euskaraz prestatzeko ohitura sortzea eta
gazteak erakartzea izanik, esparru digitalean berritzaileenak diren ikus-entzunezko materialak
sortu eta egokitu dira.


Proiektuaren helburu nagusia gidabaimenak euskaraz atera ahal izateko materiala garatzea eta
euskaraz ikasteko zein trebatzeko ohitura sortzea da; betiere gazteak erakartzea helburu izanik,
horretarako, esparru digitalean berritzaileenak diren ikus-entzunezko materialak sortuz.


Zabalik dago aurkezpenera bertaratzeko izen-ematea: hauxe da esteka