Skip to main content

Bide-segurtasuna indartzeko helburuarekin arau berri bat ezarri da matxura, istripu edo
larrialdi baten ondorioz, geldituta dagoen ibilgailu bat aurreratzeko unean.
Neurri berri honen helburu nagusia, eragindako pertsonak eta laguntzen ari diren
pertsonak babestea da.


Aurreratzea segurtasunez egiteko, gidariak bi baldintza nagusi bete beharko ditu:
Alde batetik, abiadura murriztu beharko du gutxienez 20km/h, betiere bide horretan
ezarritako gehieneko mugaren azpitik.


Bestetik, gutxienez 1,5 metroko albo-distantzia mantendu beharko da, nahiz eta
horretarako kontrako erraiko zati bat hartu beharra izan (betiere maniobra segura bada
eta ikusgarritasun ona badago).


Arau berri honekin arrisku-egoerak gutxitzea lortu nahi da, eta bidean aurkitzen diren
larrialdi-egoerak arreta eta errespetu berezia eskatzen dutela gogorarazten du.
Segurtasuna guztion ardura da.