Gidabaimenak Euskaraz egitasmoa Eusko Jaurlaritzak babestutako eta Euskadiko Autoeskolen Federazioak koordinatu, kudeatu eta zuzendutako egitasmoa da. Gidabaimena euskaraz ateratzeko bidea erraztearren, Bizkaiko hainbat udalerri, Bizkaiko Foru Aldundia, Bizkaiko Autoeskolen Elkartea (APAVI) eta autoeskolak lankidetzan aritu dira azken urteotan, ALKARBIDE, Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea tarteko dela.
Gidabaimenak euskaraz kanpaina 2010az geroztik lantzen da Bizkaiko hainbat udalerritan, besteak beste, Basauriko, Erandioko eta Getxoko udaletan. Hala, udal horiek euskarazko materialez hornitu dituzte autoeskolak, sentiberatze-kanpainak zabaldu, informazio-hitzaldiak antolatu, sariak eman eta gazteei dirulaguntzak eskaini dizkiete.
Gazteak erakartzeko asmoz, gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditu dutenen artean sariak eta dirulaguntzak eskaintzen dira. Beste urte batez, udalek dirulaguntzak igo dituzte:
Basauriko Udalak, Basaurin erroldatutako 17-23 urte bitarteko gazteei matrikularen kostua itzuliko die (gehienez 300 €) azterketa teorikoa euskaraz egiteagatik. Horrez gain, 100 €ko erregai-txartelak ere zozkatuko ditu.Informazio gehiago: Basauriko Udaleko euskara zerbitzuan (944666312, [email protected]).
Erandioko Udalak, Erandion erroldatutako 17-23 urte bitarteko gazteei matrikularen kostuaren % 80 itzuliko die (gehienez 300 €) azterketa teorikoa euskaraz egiteagatik. Horrez gain, 100 €ko erregai-txartela ere zozkatuko du. Informazio gehiago: Erandioko Udaleko euskara zerbitzuan (944890128,
[email protected]).
Getxoko Udalak, Getxon erroldatutako 15-23 urte bitarteko gazteei matrikularen kostuaren % 80 itzuliko die (gehienez 300 €) azterketa teorikoa euskaraz egiteagatik. Horrez gain, 100 €ko hiru erregai-txartel ere zozkatuko ditu. Informazio gehiago: Getxoko Udaleko euskara zerbitzuan (944660010, [email protected]).