Skip to main content

Gidabaimena prestatzeko momentuan gaztelara jotzen dute askok, euskaraz ulergaitza izango den beldur. ‘GIDABAIMENAK EUSKARAZ’ egitasmoari esker, materiala eguneratu dute eta euskarazko gidaliburuak eta testak prestatu dituzte. Hortaz, orain ez dago aitzakirik. 


Horrela hasten da joan den asteburuan ETB1ko Gaur Egunen eta ETB2ko Teleberrin ‘GIDABAIMENAK EUSKARAZ’ proiektuari buruz emandako albistea.  

Gaur egun, ziklomotorreko eta kotxeko gidabaimena euskaraz eskuratzeko aukera dago Euskadiko 160 autoeskolatan eta, urte amaierarako, atoi, kamioi eta autobus gidabaimenak eskatzeko materiala ere prest izango dugu.

Ikusi albistea bideoan!