Aurten, Basauri, Erandio eta Getxoko Udalek dirulaguntzak IGO dituzte! Horrez gain, 100 euroko erregai-txartelak ere zozkatuko dira!
Gazteak erakartzeko asmoz, gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditu dutenen artean sariak eta dirulaguntzak eskaintzen dira:
- Basauriko Udalak, Basaurin erroldatutako 17-23 urte bitarteko gazteei, azterketa teorikoa euskaraz egiteagatik, matrikularen kostua itzuliko die (gehienez 300 €). Horrez gain, 100 €ko erregai-txartelak ere zozkatuko dira. Informazioa: Basauriko Udaleko euskara zerbitzuan (944666312, [email protected]) eta autoeskoletan (A8 autoeskola, Irrintzi autoeskola eta Mikel autoeskola).
- Erandioko Udalak, Erandion erroldatutako 17-23 urte bitarteko gazteei, azterketa teorikoa euskaraz egiteagatik, matrikularen kostuaren % 80 itzuliko die (gehienez 200 €). Horrez gain, 100 €ko erregai-txartela ere zozkatuko da. Informazioa: Erandioko Udaleko euskara zerbitzuan (944890128, [email protected]) eta autoeskoletan (Arias autoeskola, Drive autoeskola eta Gaztedi autoeskola).
- Getxoko Udalak, Getxon erroldatutako 15-23 urte bitarteko gazteei, azterketa teorikoa euskaraz egiteagatik, gastuen % 80 itzuliko die (gehienez 200 €). Horrez gain, 100 €ko 3 erregai-txartel ere zozkatuko dira. Informazioa: Getxoko Udaleko euskara zerbitzuan (944660010, [email protected]).